Plentziako itsasadarrean mikroplastikoak ehizatzen // Cazando microplásticos en la ría de Plentzia.

[Eus] Plastikoen kutsadura askotan itsasoan flotatzen duten hondakin handiekin edo gure hondartzetan aurkitzen diren zaborrekin lotzen dugu. Baina, askoz isilagoa eta aurre egiteko zailagoa den arazo bat dago: mikroplastikoak eta mesoplastikoak.

Plentziako itsasadarrean ondo ezagutzen dugu arazo hori. Marea biziak direnean, urak atzera botatzen du eta itsasadarreko zenbait guneetan plastikozko milaka zati txiki, hondarrean eta sedimentuen artean harrapatuta agertzen dira. Zati txiki-txikiak dira, hondar, hosto eta plastikoekin mosaiko bat osatzen dute. Etengabeko mehatxua dira, bai ekosistemarentzat bai ingurune honetan bizi diren espezieentzat.

Aurre egiteko denbora-tarte oso laburra dago. Ordu gutxi batzuk besterik ez, ondoren, marea berriro igotzen da, eta plastikoek itsasadarretik beren bidea jarraitzen dute, itsasora iritsi arte, eta hori beste istorio bat da… 

Horregatik, naturak eskaintzen digun une horiek aprobetxatuz, KPITAN elkarteak urtero bilketa-lanak antolatzen ditugu. Mareen erritmoari jarraituz eta itsasoa nahiz itsasadarra zaintzeko konpromisoa duten ehunka pertsonaren laguntzari esker, urte osoan zehar egiten dugun lan jarraitua da.

Uda honetan, gainera, laguntza berezia dugu. Plentziako Udalak sustatutako Auzolandegiak programari esker, berrogei gazte boluntario, hogei laguneko bi txandatan antolatuta, bilketa eta ingurumen sentsibilizazio lan hauetan ari dira parte hartzen.

Ontzien zatiak, itsasoak higatutako plastiko-puska txikiak, askotan oharkabean pasatzen diren mikrohondakinak… Horiek guztiak banan-banan kentzen ditugu berriro itsasora itzuli aurretik.

Baina oraindik lan handia dago egiteko. Horregatik, dei bat egin nahi diogu komunitate osoari. Itsasoa gustuko baduzu, gure ekosistemen egoerak kezkatzen bazaitu edo, besterik gabe, bizi garen lekua hobetzeko ordu batzuk eskaini nahi badituzu, hurrengo jardunaldietan parte hartzera animatzen zaitugu.

Goazen itsasadarra garbitzera!

¿Quieres colaborar? Sigue nuestras redes o escríbenos a través de KPITAN. La próxima bajamar puede ser el momento perfecto para empezar.

Deja una respuesta